1.ETAPA

Gure ibilbidea egiteko ondo jatea garrantzitsua dela argi daukagu, baina ondo jatea zer den eta jaten dugunean, zer barneratzen dugun ba al dakigu?

Jada ikasi dugunari esker, elikagaietan nagusi diren nutrienteen arabera elikagaiak taldetan sailkatzeko gauza izango gara.

Horregatik ikasle bakoitzak menu bat prestatu du eta aurkezpen bat egin dute.


MENUA-AURKEZPENAK

CHADI           OIHAN        FRANCESCA          MARBELLYS

CRISTHY       ANATOLII      ENEKO       MIKEL

 

 Institutoko sukaldean ere egon ginen eta sagar-tartaleta prestatu genuen.

Horretarako hasieran errezetaren itzulpena egin genuen  eta gero errezeta sukaldera eraman genuen sagar-tartaleta egiteko.

Hemen azpian tartaletaren errezeta uzten dizuegu.

baking
SAGAR-TARTALETA


Osagaiak


Tartaletaren masa:

1/4 hojaldre masa

1 arrautz


Tartaletaren barrukoa:

2 sagar gorri

Gurina (moldeak bustitzeko zati txiki bat)

Albertxiko-marmelada (3 koilarakada apaintzeko)


Prestaketa

- Hasteko, bustitu gurinez desmunta daitezkeen tartaleta-molde batzuk, eta, ondoren, jarri molde horietan hostorea

- Ondoren, igurtzi hostorea arrautza irabiatuarekin eta utzi moldeak alde batera.

- Aurrera egiteko, zuritu sagarrak eta kendu bihotza.

- Ondoren, moztu oso sagar meheak ilargierdi gisa.

- Orain, jarri sagarra hostopilaren gainean, hasi erditik eta bukatu alboetatik.

- Laberatu 20 bat minutuz 180 °C-an edo ertzak gorritzen hasi arte.

- Amaitzeko, tartaletak labetik ateratzean, elkartu albertxiko-marmeladarekin eta urtu segundo batzuk mikrouhin-labean

- Ondoren, jarri gurin pixka bat tartaleta bakoitzaren gainean.


 



 
Beste aldetik, ikasleek Donejakuaren Frantses Bidea gehiago ezagutzeko Nafarroako historia eta geografia aztertzeko aukera izan zuten.


NAFARROA EZAGUTZEN


Nafarroa penintsulako iparrean, eta frantziarekin egiten du muga.

Errioxa eta Zaragoza ditu mugakide. Hegoaldean Errioxa dago, eta ekialdean Huesca eta Zaragoza. Mendebaldean Gipuzkoa eta Araba. (2.000-2.500mm) (200-400mm) Ipar mendebaldeko koadrantean.

Nafarroan lau zona klimatiko bereiz ditzakegu:

  • Zona atlantikoa(klima ozeanikoa) , ipar-mendebaldean:
Zona klimatiko honek kantauriar ibarrak, Arakilgo korridorea eta, hegoaldean Urbasa eta Andia mendilerroak hartzen ditu.

  • Pirinioaldea(klima kontinentala), ipar-ekialdean:
Zona klimatiko honek barnean hartzen ditu piriniar ibarretako ipar zatiak, Esteribartik hasita (mendebaldean) eta Hueskako mugaraino (ekialdean), hego zatiak ezik.
 
  • Erdialdea(klima kontinentala), erdigunean: 
Nafarroako erdialdeak zabaltasun handiko eremua hartzen du: iparraldetik, aurre Pirinioko, Iruñea eta Agoitz-Ilunberriko arroak eta Pirinio ibarretako behe tarteunea. Hego-mendebaldetik Lokitz eta Urbasa mendilerropeko lurrak, eta hegoaldetik mugakide ditu Arroniz, Gares eta Casedako inguruak, baita Uxueko mendilerroa ere.
  
 
  • Hegoaldea(klima mediterraneoa): 
Aurrekoen azpitik gelditzen diren Nafarroa hegoaldeko lurrak. Iparraldean erdialdea du mugakide. Erribera osoa barne hartzen du, eta iparralderaino hedatzen da Gares, Erriberri eta Caseda barruan dituela.

 
Klima aldetik, oso eskualde desberdinak daude: 
 
  • Iparraldea euritsua eta hezea da, baina Pirinio aldean udak freskoak eta neguak hotzak izaten dira; gainerakoan, udak eta neguak epelak dira.

  • Hegoaldea lehorra da, negua hotz eta lehorra eta uda bero eta lehorra, batez ere Bardeetan. 
 
  • Bi mutur hauen artean, Nafarroako erdialdeko klima nahasia da. Eremu atlantiarreko eragina du. Ipar-ekialdetik hego-ekialdera egin ahala, prezipitazioak urriagoak dira.

Batez besteko tenperatura 13ºC-koa da. Urtean bitxia da termometroak 30ºC-tik gora egitea edo 0ºC-tik jaistea.


Nafarroako historia oso aberatsa izan da gertakarietan.

Nafarroak garrantzi handia izan du bai erromatarren garaitik bai eta geroago, non Nafarroako Erresuma osatu zen.

Azkeneko urteetan ere historia garrantzitsua jokatu du Euskal Herriko politikan. Neolitoa Nafarroan K. a. 5. milurtekoan kokatu behar da eta gutxi gorabehera K. a. XVIII. menderaino luzatu.

Neolitoa Kaukaso eta Babilonia inguruan sortu zenez ez dago guztiz zehaztua ea nahasketa kulturalak ekarri zituen aldaketak edo ea migrazio bat izan zen. Migrazioa izan balitz euskaldunen jatorria Kaukasoan kokatzen dutenen teoriak irabaziko luke.

Nafarroa Garaia (Nafarroa, ofizialki) Euskal Herriko hego-ekialdeko probintzia da. 10.421 km² eta 644.566 biztanle ditu (nafarrak), 2012ko datuen arabera. Nafarroako dentsitatea 52 biztanle/km2-koa da. 266 udalerri ditu eta bost merindadetan banatuta dago. Alde pirinearrean eta atlantiarrean, herrixkak eta baserri sakabanatuak daude. Aldiz, Ebro ibarrean herriak handiak dira, adibidez Tutera, Lizarra, Zangoza, eta Tafaia. Hiriburua Iruñea da. 
 
Nafarroa foru komunitateko hiriburuan administrazioko zerbitzuak, unibertsitateak, ospitale handiak, industria gehienak, merlataritza, kultur zein kirol-ekipamenduak aurki ditzakegu.

SANTIAGOKO KATEDRALA-BIDAIA BIRTUALA

 Bidaia birtuala egin nahi izanez gero sartu ondoko jokuan. Ondo erantzun eta gero kode sekretua eskuragarri edukiko duzu bidaia birtualean ...