Zenbat ur edan behar dut ez deshidratatzeko ?
Gure gorputzaren % 65 ura da, eta bizi prozesuen
garapenerako funtsezko substantzia da.
Ur portzentaje handiena, aktibitate handiena duten
organoetan eta ehunetan dago (bihotza, giltzurrunak
eta garunak) eta kantitate txikiena berriz, organo
pasiboenetan (hezurrak eta ehun adiposoak).
Gure gorputzak, ura, edariaren edo ur kantitate handia
duten elikagai solidoen bitartez hartzen du, gorputzak
ez baitu metatzen.
Uraren ezaugarri dietetikoen artean, ahalmen disolbatzaile
handia eta hesteetan zurgatua izateko duen erraztasuna
aipa genitzake.
Elikagai ugari kontserba daitezke ur edukia neurri handi
batean murriztuz gero(deshidratatuta).
Barne ingurunea (odola, linfa eta likido interstizialak) eta
zelulen zitoplasma oso ingurune hidratatuak dira eta ur
galtze handi batek (deshidratazioa) arazo metaboliko
latzak eragin ditzake; horrela, % 20 baino ur galtze
handiagoak, heriotza dakar.
Egunero hartu beharreko ur kantitatea 2.500 mL ingurukoa da.
Kirol asko egiten den kasuetan, kantitate hau handitu egin
behar da, bitamina eta mineral kantitatea zainduz.
PRAKTIKA: Elikagaien ur kantitatea zehaztea
Elikagai guztiak dute ura. Bakoitzean, kantitate zehatz
baten aurkituko da. Hau ikusteko, ondorengo praktika proposatzen dizuegu.
Helburua
- Elikagai baten ur kantitatea kalkulatzea.
Baliabideak
- Labana - Pisua
- Saiodia - Metxeroa
- Erloju beira - Lehortzeko papera.
- Patata.
Prozedura
Patata bat, fin-fin zatikatu. Zati horietatik 10 g pisatu,
eta saiodi garbi eta lehor batean sartu.
Saiodia su bizian berotu eta saiodiaren paretetan azaltzen
diren ur tantak behatu.110 ºC tako tenperatura mantendu
minutu batzuetan.
Patataren pisua kalkulatu, hau da, pisatu patata.
Emaitzak ikusirik, galdu den ur kantitatea kalkulatu.
Emaitza ehunekotan eman.
Saiakuntzaren txostena egin, saiakuntzaren prozedura
eta emaitzak azalduz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina